Urrategiko jaien aldeko zozketak badu irabazlea

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 15a, 12:55

Garate, ezkerrean, eta Artetxe, eskuinean. (Utzitakoa)

Xanti Artetxe azkoitiarrak zuen Urrategiko jaien aldeko zozketako 236 zenbaki irabazlea. Otarrea jaso du hark antolatzaileen eskutik.

Urrategi auzoko jaiak igaro berri, hango festen antolakuntza taldeak gaur, asteartea, jakinarazi du zozketak baduela irabazlea. Xanti Artetxe azkoitiarrak zuen 236 zenbaki irabazlea, eta beraz, hark irabazi du jaietako otarrea. Jose Luis Garate antolatzaileak eman dio saria Artetxeri. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide