Urola Turismoak antolatuta, bi bisita gidatu egingo dituzte aste honetan Azkoitian. Azkoitia: frontoiak eta pilota tradizioa izeneko bisita gidatuak eskainiko dituzte zapatuan (euskaraz) eta igandean (gazteleraz). 12:00etan hasiko dira bi egunetan ibilaldiak, herriko plazatik.
Ordu eta erdi inguruan, ibilbide laburra egiteko aukera izango dute bisitariek herrigunean zehar. Herrigunea bisitatzeko aukeraz gain, herriko pilotaleku esanguratsuenak eta horiek biltzen dituzten istorioak ezagutzeko aukera eskainiko dute asteburuko bisitek.
Bisita gidatuan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. Horretarako, Urola Turismoak hainbat bide zabaldu ditu: 688 75 94 29 telefono zenbakira whatsapp mezua bidali, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzi.
Urola Turismoak antolatuta, bisita gidatu gehiago ere izango dira bai Azkoitian, bai eskualdeko gainerako herrietan. Azkoitian, esaterako, abuztuaren 9an eta 10ean izango dira datorren asteburuaren ostean azkenak, Azkoitia: jauregi eta dorretxeen artean izenekoa, hain zuzen. 12:00etan Azkoitiko parrokia aurretik irtenda, abuztuaren 9an gaztelaniaz egingo dute ibilaldia, eta 10ean, euskaraz. Bisita gidatu horretan parte hartzeko ere izena eman beharko da aurrez. Honako lotura honetan ikus daitezke bisita horiek guztiak zein diren.