Burbuilazko pilotak, jolaserako aitzakia

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 11a, 11:56

Elkarguneko zelai artifizialean burbuilazko sei pilota izan dituzte gozatzeko, eta askotariko jolasak egin dituzte hainbat haurrek, izan taldeka edo banaka. 

Gazteria sailak antolatuta, hainbat haur aritu dira gaur, ostirala, burbuilazko pilotekin jolasean, Elkarguneko zelai artifizialean. Burbuilazko sei pilota izan dizkiete han gaztetxoei, hiru kolore gorrikoak, eta beste hiru, urdinak. Parte hartzaileek askotariko jolasak egin dituzte haurrek, izan taldeka edo banaka. Jauzika, zilipurdika eta lurrean buelta ibiltzeko aukera izan da Elkargunean zenbait orduz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide