Gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira Azpeitiko santioetan eta saninazioetan

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 10a, 12:41

Autobus bat. (Lurraldebus)

Santioetan, hilaren 24an eta 25ean, orduero izango dira autobusak gauerditik aurrera; Azkoititik Zestoara arteko geldialdia egingo dute zerbitzuek, Azpeitian geldialdiak eginez. Saninazioetako hiru egunetan, berriz, zuzeneko autobusak egongo dira Azpeititik Azkoitira.

Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Azpeitiko santioetan eta saninazioetan. Santioetan, uztailaren 24tik 25era arteko gauean, Azkoitia eta Zestoa arteko bidea egingo dute autobusek bi noranzkoetan.

Santioetan, Azkoitia eta Zestoa lotuko dituen autobusak izango dira, batetik. Azkoititik 00:00etatik 06:00etara orduero –00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan– aterako dira autobusak Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik, geldialdiak Azpeitian nahiz Zestoan eginez. Ordea, aurkako noranzkoan ere ibiliko dira autobusak, Zestoatik Azkoitira arte, Azpeitian geldituz; 00:20ean, 01:20ean, 02:20ean, 03:20ean, 04:20ean, 06:20ean eta 06:20ean abiatuko dira handik. 

Saninazioetan ere izango dira autobusak Azpeititik herrira itzultzeko. Hain justu, 00:10ean, 01:40ean, 02:40ean, 03:40ean, 04:40ean, 05:40ean eta 06:40ean aterako dira zerbitzu horiek Azpeitiko anbulatorioaren paretik. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide