Azkoitiko Udalak aldi baterako bi lanpostu atera ditu lurperatzaile eta peoi lanetarako. Erakundeak azaldu duenez, bi langile kontratatuko dituzte; sei hilabeterako kontratua izango da, lanaldi osokoa.
Lanpostuak lurperatzailearen ordezkapenak egiteko, udal hilerrian beharrezkoa den laguntza emateko, eta mantenu nahiz lorezaintza lanak egiteko dira. Gainera, udalak azaldu duenez, lanpostuak hartzen dituztenek arratsaldetan eta asteburuetan lan egiteko prestutasuna izan beharko dute.
Baldintzei dagokienez, DBHko titulua edota lehen mailako ikasketak eginda izan beharko dituzte lanpostuaren eskatzaileek. Hizkuntza eskakizunei dagokionez, Euskarako 1 edo baliokidea izan beharko dute lan horretan hastekoa asmoa duten herritarrek.
Izena emateko interesa dutenek Lanbideren webgunearen bidez egin dezakete, honako lotura honetan. Dena den, lanpostu horretarako kode bat beharko da, eta honako hau da udalak eman duena: 162025007704. Izena emateko epea datorren asteartean amaituko da, uztailaren 15ean, alegia.