Hondarra, sormenerako

Ane Olaizola 2025ko uzt. 8a, 10:59

Andoni Bastarrikaren gidaritzapean, hondarrezko eskulturak egiten aritu dira zenbait haur Elkargunearen ondoan. 

Hondarrezko eskulturak egiten aritu dira gaur goizean hainbat ume Andoni Bastarrika artistaren gidaritzapean. Gazteria sailak antolatutako saioa izan da, eta egitasmoan parte hartu dutenek animalien figurak sortzen aritu dira Elkargunearen ondoan dagoen Aita Madinabeitia plazan. 

Gaztedia sailaren eskutik, beste ekintza batez gozatzeko aukera ere izango dute haurrek datorren ostiralean. Izan ere, burbuila piloten jolasa prestatu dute egun horretarako, burbuila pilota handietan sartuta jolasean arituko dira 10:00etatik 13:00etara Elkarguneko zelai artifizialean. Ekintza horretarako ere ez dago aurrez izena eman beharrik, baina beharrezkoa da gutxienez 1,40 metroko altuera izatea. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide