San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute bihar, osteguna, udaleku irekietako haurrek eta gaztetxoek. Zuri-gorriz jantzita, pregoia irakurriko dute aurrena LH 4 eta LH 6 mailatakoek udaletxean, eta ondoren, 12:00etan, suziria botako dute balkoitik.
Txupinazoaren danbatekoa entzun orduko aterako dira Kontzejupetik zezenez jantzita hainbat lagun, eta haien aurrean entzierroa egingo dute haurrek. Ohi bezala, herriko plazatik Oteizaren frontoietara arte egingo dute entzierroa.