San Martingo ermitaren ondarea ezagutu dute hainbat lagunek

Ane Olaizola 2025ko uzt. 6a, 13:30

Bisita gidatuan parte hartu dutenak, saioa hasterako, eliza atarian. (Ane Olaizola)

Parrokiaren aurretik hasita, San Martin auzora joan dira gaur eguerdian bisita gidatuan parte hartu dutenak, hango elizaren historia ezagutzera. 

Urola Turismoaren eskutik, San Martin auzoaren muinoan dagoen ermitaren historia ezagutzeko parada izan dute gaur eguerdian hainbat lagunek. Izan ere, bisita gidatua eskaini dute ondare horretan. Eliza atarian hasi dute, ordea, bisita gidatua, eta herriko kaleak zeharkatu ondoren igo dira San Martingo ermitara. Gaurko saioa gaztelaniaz izan da; turismo agentziak ostegunean eskaini zuen euskarazkoa. 

Urola Turismoak eskualdean prestatu dituen bisita gidatu sortaren barruan eskaini dute gaur Azkoitian. Beste zenbait gehiago ere izango dira datozen hilabeteetan: honako lotura honetan ikus daitezke bisita guztiak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide