Azkoitiko Gazteria sailak antolatuta, hondarrezko eskulturak egiteko aukera izango da bihar, asteartea, Elkargune ondoko Aita Madinabeitia plazan. LH 2 zein LH 6 mailen arteko haurrek doan eta aurrez izenik eman gabe parte hartu ahal izango dute bertan. 10:00etatik 13:00etara izango da tailerra.