Artisauen postuak, umeentzako tailerrak eta zuzeneko musika emanaldiak izango dira asteburuan, Lajan

Andoni Elduaien 2025ko eka. 27a, 09:00

Laja jatetxearen aurrean egindako azoka bateko irudia. (Iraia Oteiza)

Artisauen postuak, umeentzako tailerrak eta zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte datozen bi egunetan ireki berri duten Laja jatetxean.

Artisautzak, musikak eta aurpegia margotzeko haurrentzako tailerra egingo dituzte asteburuan Laja jatetxean, Laja Summer izeneko jaia prestatu baitute ireki berri duten jatetxeko arduradunek datozen bi egunetarako. 

Bai zapatuan, bai igandean, artisautza oso presente egongo da Lajan; izan ere, inguruko hainbat eskulangilek eta artisauk beren produktuak erakutsi eta salduko dituzte han. Zapatuan, 12:00etatik 20:00etara jarriko dituzte postuak, eta igandean, 12:00etatik 19:00etara.

Haurrek berriz, aurpegia margotu ahal izango dute, antolatzaileek horretarako tailer bat prestatuko baitute bi egunetarako; zapatuan, 17:00etatik 21:00etara jarriko dute margotze tailerraren mahaia, eta igandean, 12:00etatik 18:00etara. Dena den, zuzeneko musika kontzertu bat ere izango da zapatuan. Hain justu, 22:00etan hasiko da emanaldi hori jatetxearen atarian egokituko duten oholtzan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide