Abian dira udal udaleku irekiak

Ane Olaizola 2025ko eka. 23a, 10:43

Praka Motxakin udalekuetako kideak, gaur, liburutegi ondoan. (Ane Olaizola)

Praka Motxakin, Trebatzen eta Artxabenturako kideek gaur hasi dituzte udalekuak, eta guztira, 130 ume baino gehiagok parte hartuko dute. 

130 ume baino gehiagok gaur, astelehenez, hasi dituzte Gazteria Sailak antolatzen dituen udaleku irekiak. Praka Motxakin, Trebatzen eta Artxabentura udalekuen aurreneko saioa dute gaurkoa, eta Praka Motxakin udalekuetako kideak, esaterako, liburutegiaren ondoan elkartu dira goizean. Elkar ezagutzeko eguna izango dute gaurkoa, eta ondorengo egunetan askotariko jolasez zein ekintzez gozatzeko aukera izango dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide