Elbarrientzako aparkalekuak egokitu ditu udalak Plazaberrin

Andoni Elduaien

Plazaberri barrenean egokitu dute gunea. (Andoni Elduaien)

Plazaberrin halako eremu bat egokitzeko eskaria jaso zuen udalak, eta horri erantzunez margotu dute lurra. Alameda taberna egon zen lokalaren parean aparkatu ahal izango dute aurrerantzean elbarriek. 

Udalak elbarrientzako aparkaleku gunea egokitu du Plazaberrin. Plazaberri barrenean, Alameda taberna egon zen lokalaren parean, egokitu dute gunea. Udalak, batetik, kolore urdinez margotu du espaloia, eta bestetik, seinaleak jarri ditu aparkalekua nondik nora arte den zehaztuz. Erakundeak azaldu duenez, gisa horretako eremu bat egokitzeko eskaria jaso zuten, eta horri erantzunez margotu du erakundeak elbarrientzako gunea. 

Plazaberrin, abuztuan ezik, TAO sistema dago indarrean. Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara jarri behar da autoaren matrikula azaltzen duen TAO papera autoan; ordea, egunean gehienez ordu eta erdiz aparkatu daiteke eremu horretan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide