Zabaldu dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak

Andoni Elduaien 2025ko eka. 13a, 11:45

Ugarteigarango estali gabeko igerilekua, gaur. (Andoni Elduaien)

Irailaren 14ra bitartean egongo da zabalik Ugarteigarango igerilekua. 10:30etik 20:00etara zabalduko dituzte egunero instalazioaren ateak.

Bero sapa handia den egun honekin batera zabaldu dituzte gaur, ostirala, Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Eguzkia bidelagun izanda eta freskatzeko nahiak bultzatuta, herritar askok egin du gaur aurrenekoz Ugarteigarango instalazioetara sartu-irtena.

Uretara saltoka aritu dira batzuk, eta eguzkia hartzen luze-luze etzanda besteak. Eguraldi eguzkitsua, euritsua edo duda-mudakoa egin, gaurtik irailaren 14ra bitartean egongo da irekita igerilekua, egunero 10:30etik 20:00etara, hain justu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide