ENBAk salatu duenez, putreek eraso egin diete Larraskanda baserriko ardiei

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 12a, 14:56

Putreak Larraskanda baserriko ardi baten inguruan. (Enba)

Putreek Azkoitiko baserriko ardien kontra egindako ustezko erasoaren irudiak zabaldu ditu ENBAk sare sozialetan.

Putre talde batek Larraskanda baserriko ardiei egin die eraso, ENBA sindikatuaren arabera. Euskal Nekazarien Batasunak ustezko erasoaren irudiak zabaldu ditu sare sozialetan, honako mezuarekin: "Hona hemen Azkoitiko Larraskanda baserrian putreek egindako erasoaren irudiak, bereziki, ENBAkoak agrofaxistak garela esaten duten horientzat".

Putreak animalia sarraskijaleak dira, ez harrapariak, baina azken urteetan bizirik dauden abereen kontrako erasoak salatu izan dituzte abeltzainek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide