Udako beroak iritsi badira ere, hilaren 21ean egingo da ofizialki udaberritik udarako jauzia. Hori ala, Elkarguneak etzi, ostirala, zabalduko ditu Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Irailaren 14ra bitartean, astelehenetik igandera irekiko dute gunea. Egun horretara bitartean, egunero zabalduko dituzte kanpoko igerilekuak, 10:30etik 20:00etara bitartean.