Baztartxo antzokiak Sirat. Trance en el desierto filmaren emanaldiarekin agurtuko du 2024-2025 denboraldia. Film hori izango da irailera bitartean eskainiko duten azken film komertziala. Zapatuan eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan eskainiko dute filma.
Gizon bat (Sergi López) eta bere semea (Bruno Núñez) mendien erdian galdutako rave batera iritsiko dira; aita-semeak hilabete aurrerago galdu zen Marren bila ari dira, baten alaba eta bestearen arreba den neskaren bila, hain zuzen. Behin eta berriro arituko da bikotea jendeari Marren argazkia erakusten, nahiz eta ingurua musika elektronikoz eta ezagutzen ez duten askatasun mota batez inguratuta egon. Aita-semeek lagun talde bat ezagutuko dute, eta basamortuan ospatzen ari diren festan jarraitzea erabakiko dute, desagertuta dagoen Mar han aurkitzea espero baitute.
Hona hemen aurrerapen bideoa: