Giro paregabearekin ospatu dituzte Pentekoste jaiak Martirietan

Julene Frantzesena 2025ko eka. 8a, 20:51

Gaur askotariko ekintzak egin dituzte auzoan. Mezaz, hamaiketakoaz, Arraza Libreko Artzain Txakur txapelketaz, bazkariaz, jolasez eta meriendaz gozatu dute herritarrek. 

Ostiralean hasitako festei gaur eman diete segida Martirietan. Igandea izan da aurtengo festetako egun handia, edo bai, gutxienik, ekitaldi gehien egin dituztena. Lehenik, meza nagusia izan da auzoko elizan, eta elizkizuna bukatuta, hamaiketakoaz gozatu dute hara joandakoek.

Gero, Arraza Libreko Artzain Txakur Lehiaketaren hirugarren edizioa egin dute, eta eguerdian, bazkaritarako elkartu dira dozenaka lagun. Arratsaldean, berriz, umeek jolasez eta meriendaz gozatu ahal izan dute. Gainera, erromeriarekin borobildu dute eguna.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide