Ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute etzi, ostirala, Bizkargi musika eta dantza eskolako dozenaka ikaslek Baztartxo antzokian.
19:00etan hasiko da emanaldia, eta eskolako zortzi talde igoko dira oholtzara: musika tailerreko 3-4 urteko haurrak; musika tailerreko 5-6 urteko umeak; dantza tailerreko 5-6 urtekoak; konbo taldea; 7 urtekoen dantza taldea; nagusien dantza taldea; eta orkestrak, abesbatzak, trikitilariek, panderojoleek, txistulariek eta dantzariek osatuko dutena. Azken talde horren saioa Carlos Muñozek zuzenduko du.
Lotura honetan ikus daiteke jaialdiaren egitaraua.