Edurne Nuñez azkoitiarrak irabazi du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Geoparkeen Europako Astearen barruan egin duen II. Mikroipuin lehiaketa. Lopezek bi lagunentzako Geoparkeko bisita gidatua egiteko gonbidapenak, Geoparkea. Biodibertsitareari buruzko apunteak liburua eta bertako produktuez osatutako Geogourmet otarrea jaso ditu.
Aurtengo edizioaren gaia Geoparkea: denbora zain daukazu izan da; lanak euskaraz idatzita aurkeztu behar izan dituzte parte hartzaileek, originalak eta inon argitaratu gabeak. Gainera, gehienez, 250 karaktereko mikroipuinak aurkeztu behar izan dituzte lehiakideek; izan ere, Geoparkeak X (Twitter zena) sare sozialean argitaratuko ditu jarraian. Honako mikroipuin hau idatzi du azkoitiarrak:
Flysch geruzen andere, denboraren hats; itsasoak zizelkatutako oihartzun, harri sendo eta historiaren ondasun. Altza dama eta bilakatu hare-hondartza, ipuin zahar hilezkorren gotorleku. Tik-tak, tik-tak gu aldiz, erloju-gatibu.