Xabier Munibe Ikastolakoen 32. Antzerki Topaketak egingo dituzte bihar, larunbata, Baztartxo antzokian. Antzerki eskolako kideek ikasturtean zehar Malen Bastarrika eta Ander Olaizola irakasleen gidaritzapean sortutako antzezlanak herritarren aurrean taularatuko dituzte, eta zehazki, honako lau lan hauek aurkeztuko dituzte: Pantailaren atzean, Euskararen garrantzia, 2 mundu ezberdin eta Hasieratik hasi. Emanaldia irekia eta doakoa izango da herritar guztientzat.
11:00etan hasiko da emanaldia, eta irekia zein doakoa izango da herritar guztientzat. Gaur ere taularatuko dituzte antzezlan horiek Baztartxon, baina soilik ikasleentzat izango da.