Datorren zapatuan, igandean eta astelehenean Misión imposible: sentencia final filma emango dute Baztartxo antzokian. Zapatuko eta igandeko emanaldia 19:30ean hasiko da, eta astelehenekoa, ikuslearen egunekoa, 20:00etan.
Ethan Hunt aktorea zinema-aretoetara itzularazi duen abentura filma da Christopher McQuarriek zuzendutako Misión imposible: sentencia final. Filmean zehar, agenteari eta bere taldeari mehatxu itxurako arrisku ugari jarriko zaizkie parez pare, eta horiei aurre egin beharko diete denek. Hona hemen aurrerapen filma:
Asteartean, zineforuma
Bestalde, astearteko 20:00etan egingo dute Zinetogram taldeak antolatutako denboraldiko azken zineforum saioa. Hil honetan, Sound track to a group d'etat filma emango dute, jazza eta deskolonizazioa hizpide dituen historia. Hain justu, Gerra Hotzaren pasarte bati buruzko istorioa kontatuko du filmak; izan ere, Abbey Lincoln eta Max Roach musikariek Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilura sartzea lortu zuten orduan, Patrice Lumumba hil zutela salatzeko.
Hona hemen aurrerapen bideoa: