Konponketa lanak tarteko, plazako zabor edukiontziak ez daude erabilgarri

Andoni Elduaien 2025ko mai. 23a, 12:24

Plazako lurpeko zabor edukiontziak. (Andoni Elduaien)

Lanak egin bitartean ezingo da lurpeko ontzietan zaborrik bota. Gune horren ordez, Inazio Iriarte Margolaria edo Ibaiondo kaleetako edukiontziak erabiltzeko gomendioa egin du Urola Erdiko Mankomunitateak.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera ezingo dira erabili herriko plazan dauden lurpeko zabor edukiontziak. Konponketa lanak egingo dituzte edukiontzi horietan, eta lanak amaitu bitartean, ez dira erabilgarri egongo.

Plazako edukiontzi horien partez, eta lanak amaitu bitarte, Inazio Iriarte Margolaria kalean edota Elkargune parean, Ibaiondo kalean, dauden edukiontziak erabiltzeko gomendioa egin die mankomunitateak herritarrei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide