Denboraldiko azken lau filmak emango dituzte ekainean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2025ko mai. 25a, 09:00

'Sirat. Trance en el desierto' filmaren irudietako bat. (Fotogramas)

Ekainaren erdialdera arte lau film emango dituzte. Gainera, lau horiek izango dira irailera bitartean Baztartxon emango dituzten azkenak.

Baztartxo antzokiak lau film eskainiko dituzte ekainean. Datorren hilaren erdialdera arte, Misión imposible, Blindado, Sirat. Trance en el desierto eta Sound track to a group d'etat filmak emango dituzte.

Hurrengo asteburuan, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra emango dute Misión imposible; ekainaren 3an izango da Zinetogramek antolatutako Sound track to a group d'etat filmaren zineforum saioa; ekainaren 7tik 9ra, Blindado emango dute; eta azkenik, hilaren 14tik 16ra, Sirat. Trance en el desierto.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide