Born To Dance eskolako ikasleen dantza ikuskizunerako sarrerak eros daitezke

Ane Olaizola 2025ko mai. 23a, 13:15

Born To Dancen iazko ikuskizuneko irudi bat. (Iraia Oteiza)

Ikasleek Hawaiiko giroan eskainiko dute udari ongietorria emateko ikuskizuna, ekainaren 8an. Ekainaren 6ra artean erosi ahal izango dira sarrerak.

Born To Dantza dantza eskolako kideek ikuskizuna eskainiko dute datorren ekainaren 8an, igandez, Baztartxo antzokian, 12:00etan hasita. Hawaiian Beat izena jarri diote emanaldiari, eta uda sasoian sartzeko, "erritmo biziko eta giro oneko" saioa prestatuko dute egun horretarako.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Entradium atarian. Izan ere, soilik aurrez erosi ahal izango dira horiek, eta azken eguna ekainaren 6a izango da. Hilaren 31ra artean, zazpi eurotan eskura daitezke, eta ekainaren 1etik 6ra bitartean, bederatzi eurotan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide