Gipuzkoan Erroten Eguna ari dira ospatzen gaur, eta egun horren aitzakian, herritarrek Aingeru Guardako Egurbide ur errota ezagutzeko parada izan dute goizean.
Bisita gidatuak eskaini dituzte goizean Azkoitiko errota horretan. Jon Orbegozok gidatu ditu saioak, baina harekin batera jardun du bisitariei azalpenak ematen Javi Castro Aranzadiko historialariak.
10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan eskaini dituzte bisitak, eta hainbat lagun izan dira horietan. Herritarrek errotaren historia eta haren funtzionamendua bertatik bertara ezagutu dituzte.