Haurrek jolaserako parada izan zuten atzo arratsaldean Azkoitiako plazan, Kids&Us ingeles akademiaren eskutik. Hain zuzen ere, 1 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako hainbat jarduera egin zituzten 17:30etik aurrera. Besteren artean, altxorraren bila jolasaz, arrantzaleen putzuaz, zirkuko jolasez eta bestelako joko tradizionalez gozatzeko aukera izan zuten plaza joandako lagunek.