Azkoitia Gukaren webguneko komunitatea, berrituta

Erredakzioa

Besteak beste, komunitateko kide diren eragileek eta norbanakoak aurrerantzean argazki bildumak, bideoak zein agendako edukiak errazago eta erosoago igotzeko aukera izango dute, eta irakurleek gustukoen dituzten kontuak jarraitu ahal izango dituzte, eta ekarpenei "atsegin dut" eman.

Gukak tokian toki dituen webguneetako komunitateak berritu ditu egunotan, komunitateko kideen eta irakurleen esperientzia hobetzeko helburuarekin. Horrela, komunitateko kide diren eragileek eta norbanakoak aurrerantzean argazki bildumak, bideoak zein agendako edukiak beren kontuetatik errazago eta erosoago igotzeko aukera izango dute. Horrez gain, irakurleek aukera izango dute gustukoen dituzten komunitateko kontuak jarraitzeko, ekarpenei "atsegin dut" emateko, iruzkinak egiteko –beti ere izen-abizenez sinatuta– eta abar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide