Arantza Larrañagak irabazi du udalak mugikortasunari buruz egindako galdetegian parte hartu dutenen artean egindako zozketa. Saridunak 100 euroko balioa duten erosketa bonua irabazi du Herrixen merkatari elkartearen saltokietan trukatu ahal izateko. Larrañagak Ana Azkoitia alkatearen eskutik jaso du saria gaur, ostirala, udaletxean.
Udala Mugikortasun Jasangarrirako Plana osatzen ari da, eta lanketa martxan dute. Ekintza horien barruan zabaldu zuten iaz, hain justu, mugikortasun ohituren inguruan hausnartzeko galdetegia, eta 870 lagunek bete zuten. Parte hartzaile horien guztien artean zozketa egin ostean irabazi du Larrañagak saria.
Ibilgailu pribatuaren ordezko aukerak bilatzearekin batera, mugikortasunerako modu jasangarriagoak sustatuko dituzten neurriak definitzea da udalarena Mugikortasun Jasangarrirako Planaren helburua.