Bihar, ostirala, haurrek eta horien familiek jolasteko aukera izango dute herriko plazan. Kids&Us ingeles akademiak antolatuta, 1 eta 6 urte bitarteko umeek askotariko jardueretan parte hartu ahal izango dute 17:30etik aurrera.
Besteak beste, altxorraren bila jolasaz, arrantzaleen putzuaz, zirkuko jolasez eta bestelako joko tradizionalez gozatzeko aukera izango dute haurrek. Doako egitasmoa izango da, irekia, eta umeek heldu banaz lagunduta joan beharko dute.