Erreplika dokumentala eta La historia de Souleymane filma emango dituzte datozen egunotan Baztartxo antzokian. Dokumentala zapatuko zein igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan, ikuslearen egunean, emango dute. Filma, berriz, astearteko 20:00etan, Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saioaren barruan.
Pello Gutierrezen lana da Erreplika dokumentala, eta 1979an Hernaniko (Gipuzkoa) Zikuñaga auzoan desagertu zen Ama Birjinaren historia du oinarri. Auzotarrak bertako irudi ikonikorik gabe utziz, hutsune bat sortu zen horma-hobian; hutsune kolektiboa. Hutsuneei buruzko lana da, hain zuzen, Erreplika.
La historia de Souleymane filmak, berriz, Souleymanek bizi duen eguneroko gordina erakutsiko du. Parisen bizikleta gainean dabilen bitartean, Souleymanek eguneroko historia errepikatuko du. Bi egunera asilo-eskaera egiteko elkarrizketa izango du, paperak lortzeko gakoa. Filmean ikusiko da, baina, Souleymane ez dagoela prest.
Hona hemen bi lanen aurrerapen bideoak:
Erreplika dokumentala:
La historia de Souleymane filma: