Ostegunean, San Isidro egunez, Madariaga auzoan festa eguna izango da, eta hara joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzua eskainiko du udalak.
11:00etan izango da meza auzoko elizan, eta elizkizunera joan nahi dutenek autobusez egin ahal izango dute bidaia. 10:00etan nahiz 10:30ean aterako da autobusa Julio Urkixo kaleko geltokitik –Eroski ondoan–. Bueltako autobusak, berriz, 13:00etan eta 13:30ean abiatuko dira Madariagatik.
Usadioari segituz, San Isidroren irudiarekin prozesioa egingo dute herritarrek mezaren aurretik; elizaren atarian egingo dute ibilbidetxoa. Elizkizunaren ostean, hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute herritarrek.