IV. Gipuzkoako Erroten Egunaren barruan, bisita gidatuak egingo dituzte Egurbiden

Ane Olaizola 2025ko mai. 9a, 11:10

Egurbide errotan iaz egindako bisita gidatua.

Maiatzaren 18an, hiru bisita gidatu eskainiko dituzte Aingeru Guardako ur errotan, eta herritarrek dagoeneko eman dezakete izena.

Maiatzaren 18an IV. Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko dute lurraldeko errotetan, eta azken urteetan bezala, Aingeru Guardan dagoen Egurbide ur errotan bisita gidatuak eskainiko dituzte egun horretan. Errota horretako Jon Orbegozok gidatuko ditu saioak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan, eta hara joaten direnek ondare horren historia zein funtzionamendua ezagutzeko parada izango dute.

Bisita gidatuetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, udaleko 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta edo kultu@azkoitia.eus helbide elektronikora mezua idatzita.

Doako bisita gidatuak izango dira guztiak, baina saio bakoitzak leku mugatua izango du. Era berean, bisitariek beren kabuz joan beharko dute Aingeru Guardako ermitaren ondoan dagoen errota horretara. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide