'Los pecadores' eta 'Una noche en Zoopolis' filmak ikusgai, asteburuan

Andoni Elduaien

'Los pecadores' filmaren irudi bat.

Film emanaldiak igandean eta astelehenean izango dira Baztartxon. Zapatu arratsaldean, Ttanttaka Teatroa konpainiak Heisenberg obra aurkeztuko du.

Igandean eta astelehenean, Una noche en Zoopolis eta Los pecadores filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Zapatuan, Ttanttaka Teatroa konpainiak Heisenberg antzezlana eskainiko du, eta hori hala, ez dute filmik emango egun horretan.

Haurrentzako Una noche en Zoopolis filma igandeko 17:00etan emango dute, eta helduentzako Los pecadores filma igandeko 19:30ean eta asteleheneko, ikuslearen eguneko, 20:00etan. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Los pecadores filma:

Una noche en Zoopolis filma:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide