Interesa piztu du Altunaren eta Basalduaren hitzaldiak

Andoni Elduaien 2025ko mai. 1a, 09:28

Jende ugari bildu zen Elkargunean atzo. (Iriaun elkartea)

Elkarguneko Oteiza aretoan eskaini zuten bi historialariek hitzaldia. Jende ugari bertaratu zen bi lagunen solasaldia bertatik bertara jarraitzera.

Nafar Estatuaren berreskurapenaren aldeko Nabil mugimenduak antolatuta, Aitzol Altuna eta Gaizka Basaldua historialariek Euskara eta mila urteko nafar estatua izeneko hitzaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Izenburuak argitzen duen moduan, Nafarroa estatu izan zeneko garaian euskarak zer nolako presentzia izan zuen azaldu zuten bi historialariek. Era berean, Nafarroari buruzko bestelako datu eta gako historiko ugari eman zituzten bi lagunek, Elkarguneko aretoan bildu ziren dozenaka lagunen arreta piztuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide