'Un funeral de locos', 'Lenguaje universal' eta 'Moon, mi amigo panda' filmak, maiatzari ekiteko

Andoni Elduaien 2025ko api. 30a, 09:00

'Un funeral de locos' filmaren irudi bat. (Filmaffinity)

Igandean emango dute haurrei zuzendutako filma, eta igandean zein astelehenean, helduentzakoa. Zinetogramen zineforum emanaldia, berriz, astearte iluntzean izango da. Baztartxok zehaztuta du maiatzeko filmen egutegia.

Un funeral de locos eta Moon, mi amigo panda filmak emango dituzte datozen egunetan, Baztartxo antzokian. Haurrentzako Moon, mi amigo panda filma igande arratsaldeko 17:30ean emango dute, eta hura amaitutakoan, 19:30ean, helduentzako Un funeral de locos eskainiko dute. Dena den, helduentzako film hori astelehenean, ikuslearen egunean, emango dute bigarren aldiz. Asteartean, azkenik, Zinetogram taldeak antolatutako zineforum saioa egingo dute Lenguaje universal film emanaldiarekin; ohi bezala, 20:00etan hasiko da hitzordua.

Zapatuan, maiatzak 3, ez da film emanaldirik izango Baztartxon; izan ere, Olatz Zugasti kantariak Hitzño bat erran eta, banua berhala… diskoa aurkeztuko aurkeztuko du areto horretan, 19:00etan hasita.

Zapatuko kontzerturako sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke, 10 euroan. Dena den, Gukak Azkoitiko Kultura sailaren eskutik jasotako bi sarrera bikoitz ditu bazkideen artean zozkatzeko. Gukako bazkide direnek honako lotura honetan eman dezakete zozketarako izena. 

Maiatzeko filmak, zehaztuta

Lehen asteburuko film emanaldiez gain, hilabete osokoak ditu dagoeneko zehaztuta Baztartxo antzokiak. Hori hala, helduentzako beste bost film eta haurrentzako bat eskainiko dituzte datorren hilabetean zehar. Helduentzako Los pecadores, Erreplika, Bienvenido a la montaña, Lenguaje universal eta La historia de Souleymane filmak emango dituzte; azkeneko bi film horiek Zinetogramek antolatutako zineforum saioen barruan emango dituzte Baztartxon. Haurrek, berriz, Una noche en Zoopolis filma ikusi ahal izango dute datorren asteburu honetakoaz gain.

Hona hemen maiatzeko filmen egutegia:

  • Maiatzak 4: Moon, mi amigo panda
  • Maiatzak 4 eta 5: Un funeral de locos
  • Maiatzak 6: Lenguaje universal (zineforuma)
  • Maiatzak 11: Una noche en Zoopolis
  • Maiatzak 11-12: Los pecadores.
  • Maiatzak 17, 18 eta 19: Erreplika.
  • Maiatzak 20: La historia de Souleymane.
  • Maiatzak 25 eta 26: Bienvenido a la montaña.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide