Etzi, maiatzaren 1arekin, ospatuko dituzte aurten ere festak Floreaga auzoan, eta aurten ere haurrei zuzendutako ekintzekin osatu dute jai egitaraua.
XLI. Gurutzetxoko krosa izango da aurten ere Floreagan hitzordu nagusia eta jendetsuena; 09:30etik 10:45 arte eman ahal izango da lasterketetan parte hartzeko izena, eta krosa bera 11:00etan hasiko da. Bazkalondoan jarraituko dute egitarauarekin, puzgarriekin eta apar festarekin, eta buruhandien irteerarekin borobilduko dute jai eguna.
Hona hemen, Floreagako festen egitaraua:
- 11:00. XLI Gurutzetxoko krosa. Izen ematea: 09:30-10:45, tabernan.
- 15:00. Puzgarriak eta apar festa.
- 18:00. Buruhandiak.