Ehun bat lagunek parte hartu zuten herenegun Plaza Ondo elkarteak Kantabriara (Espainia) antolatutako egunpasan.
Torrelavega eta Islares herriak bisitatu zituzten Azkoitiko jubilatuek eta pentsiodunek ostiralean, azken horretan bazkaldu zuten, eta etxerako bidean Durangon ere (Bizkaia) egin zuten geldialdia.