Dena prest dute 60. urteurreneko danborradako. Euritan egingo duen ala atertuko duen jakiteko zain, gaur 17:00etatik aurrera hartuko ditu Azkoitiko kaleak haurren danborradak.
Duela 60 urte antolatu zuen lehen aldiz danborrada hori Umore Ona elkarteak, eta urteurren hori gogoan antolatu dute aurtengoa Umore Onak eta Tata danborrada elkarteak. Keinu eta berrikuntzen tartean, sei minutu eskaseko bideo hau plazaratu du Tata elkarteak. Aspaldiko irudiak eta azken urteetakoak nahastuz, Azkoitiko haurren danborradak sei hamarkadatan izan duen bilakaera irudikatu dute irudien eta musikaren bidez.