Aberri Egunean, ikurrinak eta Nafarroako banderak atera dituzte balkoietara

Ane Olaizola 2025ko api. 20a, 10:44

Ikurrina balkoi batean zintzilik. (Ane Olaizola)

Aberri Eguna da gaur, eta aldarrikapen zein ospakizun egun horrekin bat eginez, hainbat azkoitiarrek ikurrinak eta Nafarroako banderak zintzilikatu dituzte leihoetan nahiz balkoietan.

Gaur, apirilak 20, Aberri Eguna da, eta ohiko moduan hainbat herritarrek bat egin dute aldarrikapen eta ospakizun egun horrekin. Horren erakusgarri, ikurrinak zintzilikatuta ikus daitezke zenbait balkoi eta leihotan gaurko egunez; zenbaitek Nafarroako bandera ere zintzilikatu dute. Herritarrek ez ezik, Azkoitiko Udalak ere zintzilikatu du ikurrina udaletxeko balkoitik, Aberri Egunarekin bat eginez.

Udaletxean, ikurrika zintzilik. (Azkoitiko Udala) 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide