Urrategi auzoko baserri izenen seinaleak berritu ditu Azkoitiko Udalak, eta guztira, 27 seinaleztapen gune jarri ditu. Horietatik hogeita lauk baserri bidea edo norabidea erakusten dute, eta gainontzeko hiru panelek baserrien kokapen zehatzagoa egiten dute, erakundeak jakinarazi duenez.
Haren arabera, baserriak aurkitzeko eta horietara iristeko erraztasunak jartzeko asmoz jarri dituzte seinaleak, eta baserri bideak hobetzeko planaren barruan gauzatu dituzte lanak, 16.703 euroko aurrekontuarekin. Udalak faseka garatuko du plan hori, eta beste auzoetan ere seinaleak berritzea aurreikusten du.