Azkoitiko Udalak zabaldu du kultur eta aisialdi jardueretarako diru laguntzak eskatzeko deialdia. Irabazi asmorik gabeko taldeek nahiz elkarteek 2025ean festak antolatzeko, kultur edo aisialdi jarduerak sustatzeko nahiz kultur jarduera jakinak egiteko eska ditzakete laguntzak.
Jaiak antolatzeko diru laguntzetara 14.000 euro bideratuko ditu erakundeak; aldiz, kultur eta aisialdi jardueren antolaketara 25.000 euro eta kultur jarduera jakinetara 20.000 euro.
Maiatzaren 7a izango da eskaerak egiteko azken eguna. Laguntzekiko interesa dutenek honako lotura honetan eskura dezakete deialdien gaineko informazio guztia.