III. Flauta Topaketa egin dute Gipuzkoako hainbat musika eskolatako flauta ikasleek gaur eguerdian, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasita, Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Lazkaoko, Getariako, Astigarragako, Zumarragako, Urretxuko nahiz Legazpiko ikasleak igo dira agertokira, eta hainbat pieza jo dituzte Carlos Muñoz Azkoitiko musika bandako zuzendariaren gidaritzapean. Orotara, hamalau abesti eskaini dituzte agertokian elkartu diren dozenaka flauta jotzaileek.