Asteon hasi dira Floreaga auzoan hirugarren igogailua jartzeko zimendatze lanak eta, ondorioz, aparkaleku batzuk kendu behar izan direla jakinarazi du Azkoitiko Udalak. Aurreikuspenen arabera, Aste Sangurako berriz erabilgarri izango direla baieztatu du, ordurako amaituta egongo baitira zimendatze lanak.
Plataforma berriak Floreagaberri kalea eta Atanotarrak plaza lotuko ditu., auzoko irisgarritasuna hobetzea helburu. Obraren aurrekontua 999.038 eurokoa dela jakinarazi du Udalak, eta bederatzi hilabeteko exekuzio epea du Egurkik, enpresa esleipendunak.
Igogailurako sarbidea Floreaga Berri kalearen amaieran egongo da, auzoaren goiko aldera igotzeko eskailerak hasten diren tokian.
Bi geraleku izango ditu: bata, Izarraitz kalea 3 parean, eta, bestea, “bolatokiaren” ondoan, eskailerak amaitzen diren tokian.
Proiektuan zehaztuta dagoenaren arabera, igogailuak bi pasabide eramango ditu kota ezberdinetan; batak 14,80 metroko luzera izango du, eta besteak, 41,30 metrokoa