Iraurgi abesbatzak Aste Santuko kontzertu sakroa eskainiko du zapatuan, parrokian

Andoni Elduaien 2025ko api. 4a, 09:00

Iraurgi abesbatzak parrokian eskainitako emanaldi bat.

Zazpi abesti eskainiko ditu herriko abesbatzak Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta irekia izango da herritar ororentzat.

Azkoitiko Iraurgi abesbatzak Aste Santuko kontzertu sakroa eskainiko du zapatuan, hilak 5, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan. 20:00etan hasiko da abesbatzaren emanaldia, eta guztira, zazpi abesti eskainiko dituzte.

Kontzertu sakrorako hautatu dituzten kanten artean daude Messe bréve in de major (Charles Gounod), Ave verum (Karl Jenkins), Notre Pére (Maurice Duruflé), Ubi Caritas (Ola Gjeilo), Oh! Inefable sacramento (P. Tafalla), Peccantem me quotidie (Cristobal de Morales) eta Bogoroditse Devo (S. Rachmaninoff)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide