Gipuzkoako bederatzi eskoletako flauta ikasleek topaketa egingo dute igandean, Baztartxon

Andoni Elduaien

Pertsona bat flauta jotzen. (Freepik)

12:30ean hasiko da flauta jotzaileen emanaldia. Gipuzkoako bederatzi musika eskoletako ikasleak igoko dira Baztartxo antzokiko oholtza gainera, eta hamalau abesti eskainiko dituzte.

Etzi, igandea, III. Flauta Topaketa egingo dute Baztartxo antzokian. Bizkargi musika eta dantza eskolak antolatuta, 12:30ean eskainiko dute flauta jotzaileek han kontzertua. Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Lazkaoko, Getariako, Astigarragako, Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko musika eskoletako ikasleak igoko dira antzokiko oholtzara.

Carlos Muñoz musika bandako zuzendariaren aginduetara ariko dira musikariak. Guztira, hamalau abesti eskainiko dituzte: The village maid, A thousand years, Dance of the sugar plum fairy, Hallelujah, Lo más vital, Sarabande, Hakuna matata, Hedwig's theme, Jupiter, James Bond, The Gael, Perfect, Imperial march eta The magnificent seven.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide