Ikastetxe publikoetan azken egunetan egin dituzten greba deialdiei atxikimendua erakutsiz, Izarraitz Lanbide Heziketa eskolako irakasle talde batek elkarretaratzea egin zuen atzo, ostirala. Euskal eskola publikoa indartu lelopean, ikastetxearen atarian bildu ziren zenbait lagun.
Asteartean, asteazkenean eta ostegunean egin zuten irakasleek greba, baina datorren asterako ere beste bi deialdi dituzte eginda Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek: asteartean eta asteazkenean, hain zuzen.