Kantabriara irteera antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak

Ane Olaizola 2025ko mar. 31a, 09:06

Torrelavega.

Apirilaren 24an Torrelavegara eta Islaresera eguna pasa egingo dute jubilatuek, eta elkarteak bihar zabalduko du izen-ematea.

Datorren apirilaren 24an, ostegunez, Kantabriara eguna pasatzera joango dira jubilatuak, Plaza Ondo elkarteak antolatutako irteeran. Zehazki, Torrelavega eta Islares bisitatuko dituzte irteeran parte hartzen dutenek, eta horiek bihartik aurrera izango dute izena emateko aukera.

Hilaren 24an, 08:00etan abiatuko dira liburutegi ondoko autobus geralekutik, eta 20:30 aldera itzuliko dira herrira. Hara joateko, elkarteko bazkideek 42 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek, 48 euro. Prezio horren barruan bazkaria izango dute, baina norberak eraman beharko du hamaiketakoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide