Ameli kontalaria izeneko ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Aizkibel liburutegian datorren hilaren 3an, ostegunez. 18:15ean hasiko da saioa, eta HH5etik LH3. mailara arteko umeei zuzendutakoa izango da.
Ipuin kontaketara joan nahi duenak bihartik apirilaren 2ra arte eman dezake izena, liburutegira joanda edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.