Ia 130 lagun bildu ditu Plaza Ondo jubilatuen elkartearen azken irteerak

Ane Olaizola 2025ko mar. 22a, 13:09

Eguna pasatzera joan ziren jubilatuak, ostegunean, Donezteben. (Plaza Ondo)

Miarritzera, Baionara eta Doneztebera joan ziren 127 jubilatu ostegunean, eta "giro ederran" igaro zuten haiek eguna.

Plaza Ondo elkarteak antolatuta, Lapurdiko eta Nafarroako hainbat txoko bisitatzeko aukera izan zuten jubilatuen ostegunean, eta erantzun beroa izan zuen irteerak, 127 lagun elkartu baitziren egun pasarako.

Goiza Miarritzen eta Baionan igaro zuten irteera joan zirenek, eta Donezteben hartu zuten bazkaltzeko tartea. Antolatzaileen esanetan, giro ederrean igaro zuten eguna jubilatuek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide