Atzo, osteguna, ipuin kontaketa saioa egin zuen Miruk kontalariak Azkoitiko Aizkibel liburutegian. 6 eta 9 urte bitarteko hainbat umek parte hartu zuten arratsaldeko saioan. Karmele Jaioren eta Mikel Casalen Putz egin eta ikusiko duzu liburua kontatu zuen kontalariak haien aurrean.
Bi urtetik aurrerako haurrek beraien emozioak ezagutzeko, erregulatzeko eta besteenak hobeto ulertzeko sortutako bildumaren barruko ipuina kontatu zien hark haurrei. Bilduman, helburu bera duten hainbat elementu daude, besteak beste, album ilustratuak, horma-irudiak edota emozioak lantzeko jokoak. Jaiok eta Casalek sortutako album ilustratuak beldurra du abiapuntu.